Inicio » Noticias 2019

Autolimitazio Arineko Prozesua (PLA). Galderak eta Erantzunak

Enviado por en 13 enero, 2019 – 6:20 PMSin comentarios

PLA zer da?
Osakidetzak ezarritako sistema bat da, Erizaintzako langileek, algoritmo baten bidez, sendagileei dagozkien osasun arazo jakin batzuetaz eurak ardura daitezen.

“Triajea”, erizainekin bideratzen den sendagileen kontsulta sistemaren berdina al da?
Ez, “Triajea” pazienteen beharretara egokitzen den balorazioa da, dagoen eskaera antolatzeko. PLA kontsulta zuzena da, Erizaintza kontsulteetan aurrez ezarritako egoeretan egiten dena, balioztatu, diagnostikoa egin eta tratamendua jartzeko, edo zalantzarik izanez gero, sendagileen kontsulta administratiboa edo aurrez aurrekoa egin ahal izateko.

Sendagileen Sindikatuaren Jarrera 

Euskadiko Sendagileen Sindikatua ez dator bat Osakidetzaren erabakiarekin, eta bere jarrera bidegabekeritzat jotzen du.
Sendagileen gehiegizko lankargaren irtenbidea egokia ez den bidetik zuzendu nahi du, prestakunta aldetik horretarako hezi ez diren maila profesional batera sendagileen lana bideratuz, Zuzendaritzarentzat merkeagoa delako. Arazoari aurre egiteko egin behar dena sendagile kopurua handitzea da, ordezkapenekin eta sendagileei sustapen eskaintzak eginaz.
PLA sistemak biztanleak arriskuan jartzen ditu, eta pazientearen segurtasunari erasotzen dio.
Sendagileentzat, profesionalak garenez, gerora begira oso kaltegarria da. Dagoeneko, sendagile falta dela eta, Erizaintza eta Lehenengo Arretako sendagile lanpostu berdina sortzea proposatzen da.
Azkenik, Erizaintzak bere eginkizunen ardura bere gain hartzea bidezkoa dela iruditzen zaigu, eta sendagileek beraiek ikusi ez dituzten pazienteen eta lan horretarako hezi ez direnen balioztatzeak ekar ditzaketen ondorioen erantzukizunik ere ez dute onartu behar.

Kontsulta sendagileekin ala erizainekin egin behar den nork erabakitzen du?
Administrazioko langileak  -pazientearen intimitatearen eskubidea ezabatuz-. AAC an badute PLA kontsulteetarako zergati zerrenda, eta pazienteak horietakoren bat adierazten badu Erizaintzako kontsultarako txanda eman ahal izango diote.

Eta pazienteak sendagilearengana joatea exijituko balu?
Sendagile kontsultan izango du txanda, eta oharretako atalean “kudeatuezina” dela jarriko da.

Ze arazo dira PLA kontsultako zerrendan sartuta daudenak?

Katarroa, elduen eztarriko mina, elduen sukarra, elduen beherakoa, elduen goragalea eta botaka egitea, eta pixoihalen dermatisia (Pediatria). Gaixotasun zerrenda pixkanaka handitu egingo da.

Zergatik ezartzen da PLA sistema?
Lehenengo Arretan sendagileek duten gehiegizko lankargagatik, Osakidetzak berez sendagileari dagokion lana Erizaintzara bideratzea erabaki du.

Arazoa Lehenengo Arretako sendagileen gehiegizko lankarga baldin bada, arazo hori ez dagoen lantokietan ez al dute martxan jarriko? Eta PACetan?
Osakidetzaren Lan-Era Estrategikoa da, hau da, Euskal Osasun Zerbitzu guztietako anbulatorioetan, PAK ak barne, derrigorrez egin beharrekoa, mediku errealitatea alde batera utzita.

Arazoa sendagile eskasia baldin bada, sendagile gehiago egotera iristen garenean gurea den lana gure kontsulteetan egiten jarraituko al dugu?
Ez. PLA sistemaren barruan kontsultarako zerrenda handitzea aurreikusita dago, zehaztugabeko epe eta eran.

Erizaintzako langileak horretarako hezi al dituzte?
Ez. Beren ikasketetan eta EIR en ere ez da horrelako edukiera legalik azaltzen titulua ateratzeko, horregatik Osakidetzako Erizaintzako OPE tan ere eginbehar horiek ez dira gai zerrendatan azaltzen.

Sendagile aldetik zein da nire erantzukizuna?
Erizaintzatik sendagileari balioztatze medikua eskatuz gero, nahiz hitzezkoa, administratiboa edo aurrez aurrekoa izan, erantzukizuna sendagilearena izango da une horretatik aurrera. Beraz, aurrez aurre kontsultarik ez balego, legez hezita ez daudenen langile maila baten diagnostikoaren, iragarpenaren eta tratamenduaren erantzukizuna gurea dela jakinaren gainean egon behar dugu.

Hori horrela izanda, PLA sistemarekin Lehenengo Arretako sendagile gisa lan gutxiago izango al dut, eta berdin irabaziko?
Noski, baina pazientearen segurtasuna arriskuan dagoenik uste ez baduzu, kontu handia izan zuk ikusi ez duzun pazientearen diagnostiko eta tratamenduaren erantzukizunak ez zaitzala harrapa, biharko egunean zure paziente kupoa ez dedila jaitsi, edota sendagile lanpostu eskaintzaren kopurua ez dezatela murriztu, gure lana beste mailako langileek egiten dutelako.

 

JAITSI INFORMAZIOA PDFn 

Deja tu comentario

Comentarios