Inicio » Noticias 2015

Larrialdiak: tarte profesionala. Soldaten tartea

Enviado por en 11 diciembre, 1019 – 6:41 PMSin comentarios

Ospitaletako larrialdi zerbitzuak egunean 24 ordutan, asteko 7 egunetan eta urteko 365 egunetan martxan dauden osasun zerbitzuak dira. Arreta hori oso espezializatua da eta lan horretako profesionalen prestakuntza eta gaitasuna oso maila handikoakizan behar dute.

Aski jakina da beren lanaren jarduera oso malkar eta neketsua dela, berekin dituen baldintzengatik: jardueraren portzentaje handiak beste lantalde batzuen lanorduz kanpoko ordutegia du: gau, larunbat, igande eta jaiegunak. Bere jarduera lan eskaera eta zoritxarreko istripu larriekin lotuta dago, horrek dakarren etengabeko estres egoera areagotuz. Estres egoera hori noiz nahi gertatzen den baliabide estrukturalak eta dagoen lantalde kopuruak lan eskariari aurre egin ezinak lehenaz gain gehitu egiten da.

Ospitaleetako ia mediku egoiliar guztien heziketa-lan oso garrantzitsua egiten dute, ez aitortu eta aintzat ere hartzen ez den erantzukizun eta lan zama gehigarria eginez.

Beste taldeekin alderatuta, beren ia lan jarduera osoa (% 95>) asistentziakoa da, eta horregatik heziketa jarraipena, irakaskuntza eta jakinduriaren hedapen eta ikerketa, ia gehienetan beren lanordutik kanpo egiten dute.

Larrialdietako sendagileek etengabeko kontzesioak egiten dituzte jarduera asistentzialak era egokian antolatu eta hobetzeko, nahiz eta beren familiarekin edo gizarte harremanetan kontziliazio arazoak izan. Lantoki askotan beren kontu propioetarako edo oporretarako jaiegunak hartzeko duten malgotasun aukerari uko egiten diote arazo gehiago egon daitezkeen garaietan, Aste Santu edo Gabonetan kasu, antolaketari eta pazienteei ahalik eta arretarik onena eskaintzeko duten konpromisoagatik.

Oraindik Larrialdi Medikuntzak espezialitate onarpenik ez duelako, larrialdietan adituek izan nahi duten profesionalek gehienetan MF y C espezialitatea aukeratzen dute, gero larrialdi zerbitzuan beharko dituzten jakinduria eta trebetasuna heziketa garaian eskuratu ahal izateko.
Opor garaietarako profesionalen kontratazio prozesuan Lehen Arretako sendagileek dute lehentasuna, larrialdi zerbitzukoenen aurretik.

Guztiz ados gaude Lehen Arretak behar den langile eta baliabide kopurua behingoz hartzearekin, osasun zerbitzua osatzen dugunen artean lehen lerroa bermatzeko beharrezkoa delako. Hala eta guztiz, kontratazio prozesuko mekanikak kalte handia eragiten du, Larrialdi Medikuntzako profila duten familiako sendagileen kontratazioa galarazten baitu larrialdi zerbitzu batzuetan. Profesional horiek beren lehen aukera ez den beste asistentzia maila batean lan egitera behartzeak heziketa ordu, ahalegin handia eta profesional gaitasuna alferrik galtzearen izugarrizko galera dakar.
Bestalde, larrialdi zerbitzuetarako profesional berrien kontratazio kopuru eskasiak baldintza ezegonkorretan gauzatzen dira. Kontraturik gehienak uda garaian eta oso epe laburrerako egiten dira, txanda eta lanegun oso luzeetan, eta beste talde batzuekin alderatuta jarraitzeko itxaropenik gabe, (Lehen Arretako kontratu egonkor eta malguekin, kasu).

Larrialdi zerbitzu gehienak urte osoko egutegirik bete dezakeen egiturazko edo baliagarrizko lantalde egokirik ez izatearen ondorioz, larrialdietako sendagile asko soilik diruz konpentsa daitezkeen ordu estrak sartzera behartuta daude. Sarritan, soberako ordu sartzea, larrialdi zerbitzu batzuetan arreta jarraia kontzeptuan (guardia gisa) ordaintzen dute, oraindik ere Antolakuntzari, hutseginez, larrialdietako eginbeharra “lan itxaropena” dela iruditzen baitzaio, nahiz eta denok jakinaren gainean egon larrialdietako sendagileak (eta beste langile guztiak) etengabeko txandatan lanean ari garela areagotzen ari den lan eskariari aurre egiteko.
Horrek eraginda, larrialdietako sendagile batzuek ordu estrak sartzerakoan beste lantoki batzuetara joatea nahiago dute (PAC, Larrialdiak, Lehen Arreta) toki horietan aintzakotzakoago hartzen baitituzte.

Profesionalen aldegite hori lan garapen aukeraren gabeziagatik da, baita kontratuetan jarraipen eta egonkortasun ezagatik ere, horiek baitira larrialdi zerbitzuetan garapena eta berrikuntza zaildu eta ostopatzen dituzten arazoak.
Ez da ulertzekoa Larrialdietako Zerbitzuko sendagileek, Antolakuntzaren aldetik, maila bereko beste profesionalekin alderatuta, jasotzen duten tratamendu diskriminatzailea.

Larrialdietako sendagileek ez dute tratu berezirik eskatzen, baina bai beren lanarekiko duintasuna, berezitasuna eta errespetoa. Askotan beraiek baitira oinarrizko eta ezinbesteko lanetan aurrenak, baita beste batzuetan beharrezkoa den azken lagungarriak ere.