Inicio » Noticias 2015

Larunbateko guardiaren ondorengo asteleheneko librantza 

Enviado por en 11 diciembre, 1019 – 6:38 PMSin comentarios

Gure azken informazio aldizkarian (520. alea), MIRekoek larunbateko guardiaren ondoren asteleheneko librantza dela eta eman zuen albisteak, guardiak egiten dituzten sendagile multzoan harridura eta galdera sorta eragin ditu.

Egoera oso berezietan sor daitezkeen zalantzak argitu beharra dagoen arren, larunbatean azalpen fisikozko guardia egiten duten eta igande goizetan lanetik ateratzen diren sendagileek, europar araudia, sententziak eta Osakidetzaren lan baldintzen akordioia bera erabiliz, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak baiezta daiteke bere giza baliabideen arduradunari larunbateko guardiaren ondorengo asteleheneko librantza eskatzeko eskubidea duela, etengabeko asteko 36 orduko atsedenaldirako duen eskubideagatik.
Eskubide hori, Osakidetza berak 2019ko Azaroaren 26an Mahai Sektorialean onartu zuen. Giza baliabideen arduradunak eskubide hori ukatuko balizu, idatziz eska iezaiozu ukamenaren zergatia, eta gurekin harremanetan jartzea aholkatzen dizugu.

Sendagile multzoarentzat hain garrantzitsua den gaia izanik, albiste berrien informazioak jakinaraziko dizkizuegu.