Inicio » Noticias 2020

UGC. Estandar eredua: lehen birrindu, gero sinestarazi

Enviado por en 18 enero, 1900 – 11:16 AMSin comentarios

Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2019/7/23an Kudeaketa Klinikoen Unitateen eraketa, egitura eta funtzionamendurako akordioa hartu zuen, baita kudeaketa klinikorako hitzarmen, erreferentzi unitate eta kudeaketa akordioak ere, eta 2019/10/14an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zuen.

2012/05/23an, Osakidetzak, bere Administrazio Kontseiluko Akordio batean, Kudeaketa Klinikoen Unitateen sortze eta funtzionamendu araudia babestu zuen. Bertan, “kudeaketa eta hornidura zerbitzu berariazko beste erakunde batuek egon daitezkeela” eta “nortasun jurudiko propioa duten zerbitzu erakundeak sor daitezkeela” aipatzen zuen, beste zehaztapenik egin gabe, horrela, sortu nahi den edozein eratako egiturei balioa emanez.

Ordutik aurrera, aurrez negoziaketarik egin gabeko araudi aldaketarik ezin daitekeela egituratu uste dugu, langileen lan-baldintzen gain eragina dutelako, sektoreko sindikatuen beharrezko parte-hartzea legez jasotzen duen arautegia indartuz eta zehaztugabeko antolakuntza aldaketei, aurrez sindikatuekin negoziatu gabeak direnean, uko eginaz.

Kudeaketa Klinikoen Unitate hauekin “bikaintasunetik” “eragintasunera” goaz, emankortasuna argudiatuz, ezarritako adierazleekin, paziente bakoitzeko gastua murriztu ahal izateko.

Osasun Publikoak Unibertsala, doakoa, eskuragarria, bidezkoa eta jatorrizko erakundearekin antolakuntza eredu lotura duena izan behar duela iruditzen zaigu, Osasun Zerbitzu Nazionalarekin menpekotasun juridikoa izango duena, kontrol publikoa mantenduz, eskuratutako eskubideak eta aitortutako lan-baldintzak onartuko dituena, erantzukizun lanpostuetako aukeraketetan profesionalen parte-hartzearekin, eta hitzartutako aurrekontutik aurrezteagatik lotutako diru sustapenik gabea.

2011n Medikuen Elkargo Ofizialeko Batzorde Orokorrak argitaratu zuen Medikuntza Deontologiaren Kodea-Medikuntza Etikoaren Gidan, bere 23. Artikuluaren 5. Atalean dioenez: “Sendagileak emankortasunean oinarritutako ordainketa araudirik ezin du onartu, ez eta objektiboki bere lan-zerbitzuaren kalitatearen aurka dagoen edozein eratako neurririk ere”.

Kudeaketa Klinikoen Unitateei beren nortasun juridiko propioa ematea Lan-zerbitzuaren pribatizazioari aukera guztiak ematea da.

Langileentzat lan-baldintza duinik eta biztanleriari behar den kalitatezko asistentziarik bermatzen eta errespetatzen ez duen osasun kudeaketa eredurik ez dugu onartuko.

Aurrez helburuak zein diren jakin eta lanketen adierazleak zehaztea ezinbestekoa izanik, ez gaude administrazioak jarritako eta unitateetako buruzagiek ezarritako proposamen ereduekin parte-hartzera behartuta, buruzagi kargu horiek, gero, kudeaketa klinikoaren akordioa zinatu duten gerentziak berak aukeratzen baititu.

Etengabeko datu eta jardueraren araketak errotu behar dira, pazienteeko gastua asistentzia prozesuaren punturik garrantzitsuenean ipiniz.

Hauxe dute eragiketaren modua: Gastu historikoko aurrekontuetatik abiatuz, administrazioak Kudeaketa Klinikoen Unitateeri aurrekontu birtualak ezartzen dizkio, osasunerako baliabideen kontsumorako helburu-ituna ezarriz (farmazia, desbideratzeak, diagnosi frogak, ez daudenen estaldura…) ospitaleetako zerbitzuetan eta osasun zentruetan eztabaidatu eta negoziatu gabea, eta UGCko buruzagiek zinatutakoa. Kontsumoan murrizketarik balego, profesionalen artean pizgarriak banatzen dira.

Aurrekaria: 1991ko Abril Martorell txostena, edo Katalunian 1997an ezarritako Oinarrizko Elkartze Erakundeak, (EBA inizialekin ezaguna)

2014an, Estatuko Sendagileen Sindikatuaren Konfederazioak (CESM inizialekin ezaguna) Kudeaketa Klinikoa “mikro” mailakoa eta edozein eredutara egokitu zitekeen prozesua zela onartzen zuen, asistentzia unitateen kudeaketan profesionalen erantzukizuneko parte-hartzean oinarrituta, Osasun Sistemaren egitura jurudiko orokorra zalantzan jartzeke, zaintza eta klinika jardueratik harago erantzukizunak onartuz, eta behar den lan-jardute profesional onarekin, baita etika zorrotza beteko duen bermea segurtatuko duena ere.

Katalunian, 1996an Kataluniako Osasun Erakundeak (ICS inizialekin ezaguna) Oinarrizko Elkartze Erakundeak jarri zituen martxan. Osasun zerbitzuetako langileak, beraiek hala nahita, funtzionario izateari utzi eta ordenamendu juridiko pribatuaren eraginpean jarriz, lantokiak sortzeko bazkide taldean eraldatu ziren, eta beste batzuen kontratu-erregimen asistentzia prozesua kudeatzerakoan, merkataritza zuzenbidearen eta zuzenbide zibilean oinarritu.

Andaluzian, “autoantolakuntzarako” egitura “berria”, borondatezkoa eta parte-hartzaile izaerarekin, eta osasun asistentzia hobetuko zuen proposamen gisa aurkeztu zuten. Orain, Kudeaketa Klinikoen Unitateetan parte-hartzailea izatea ez da borondatezkoa.

Osasun pribatuan, ospitale askotan azken hamarkadetan martxan dagoen eredua da. Zerbitzuak, bakoitzak bere aldetik fakturatzen duten mikroenpresetan eraldatzen dira, eta beren helburua diru emaitzarik onena lortzea da.

Gure ustez, edozein eratako kudeaketa klinikoak ezaugarri hauek bete beharko lituzke:

Erabakiak hartzea deszentralizatu

Benetako kudeaketaren autonomia

Informazio sistema osoak eta fidagarriak

Profesionalen parte-hartzea, ereduaren plangintzan

Helburu sinesgarriak, gutxi eta zehatzak, baliagarriak, helburuetan ondo mugatutako zerbitzu errotuak, neurriz egokiak, kalitatezko adierazgarriekin, mailaka behar diren giza-baliabideekin, ekipamendu egokiekin, eremu fisikoekin eta autonomia mailekin.

Profesionalen borondatezko parte-hartzea

Irakaskuntza eta ikerketako asistentzia eginkizunetan onarpen osoa izatea.

Betetako helburuekin lotutako inzentiboak, inoiz ez aurrez itundutako gastuaren aurrezpenagatik, etika medikuan oinarrituak, lan-jarduera egokia, pazientearekin konpromisoa, eraginkortasuna, baliabideen erabileran erantzukizuna, aldizkako eta iraungo duen balioeztatzea. Lanerako tresneria eta langileen heziketa ez dira pizgarriak, biztanleriarentzat eta osasun sistemaren onurarentzat inbertsioa baizik.

Finantziazio egokia, bidezkoak diren gain-gastuetarako funts osagarriekin.

Diziplina txostenagatik soilik aldatuko diren sailetako zuzendari eta klinikaren kudeaketa taldeak, politika edo administraritzarako beste taldeetatik bereiziz.

Lidertza: Lortu ahal izateko, unitateko profesionalek Kudeaketa Klinikoaren Unitatearen zuzendari aukeraketako arautegiaren partaide izan behar du, egiturako partaide diren profesionalek duten gehiengo tituluaren berdina edo gaineko maileko tituluarekin, maila profesional bakoitzari dagozkion eginkizunak errespetatuz.

Kudeaketa Klinikoen Unitateetan parte hartzeagatik ezin da estatutario edo funtzionariotza erlazioari uko egiterik exijitu, baldintza hori betetzen den kasuetan.

BORONDATETASUNIK ERRESPETATZEN EZ BADA, EZ DAGO KUDEAKETA KLINIKORIK

ADMINISTRAZIOAK AGINDU ETA EZ BADU HELBURURIK, BALIABIDERIK ETA AURREKONTURIK NEGOZIATZEN, EZ DAGO KUDEAKETA KLINIKORIK

PIZGARRIAK ITUNDUTAKO AURREKONTUEN AURREZPENAREN MENPE BALDIN BADAUDE, EZ DAGO KUDEAKETA KLINIKORIK

POLITIKO ETA ADMINISTRAZIOKO AGINTARIEK EZARRITAKO ZUZENDARIEKIN EZ DAGO KUDEAKETA KLINIKORIK

ANTOLAKUNTZAN DEMOKRAZIARIK EZEAN, EZ DAGO KUDEAKETA KLINIKORIK

Maimonidesen otoitza: Irabazi egarriak eta handinahi grinak, nire arte jardueran eraginik izaterik ez dezadan onartu.