Inicio » Opinión

 Osakidetza: Medikuntzaren Gizartiatzea?

Enviado por en 7 febrero, 1920 – 9:30 AMSin comentarios

Aulkia da azken urteetako berrikuntzarik garrantzitsuena, pazientearen ondoan eseri, esaten diguna entzun eta berari miaketa egiteko aukera ematen baitigu. Gregorio Marañón Dokt. (1887-1960)

“Medikuntzaren Gizartiatzea”, “Sendagile-Pazientearen Harremana”, “Pazientea Sistemaren ardatz”. Entzute handiko sendagile eta hiritar ospetsu, sendagile eta pazienteen erakunde eta osasun arloko arduradunek askotan esan izan dituzten kontzeptuak dira. Izatez, gauden 2019. urte honetan, Gipuzkoako Sendagile Elkargoak, bere 120. Urteurrenaren ospakizun ekitaldietan “Medikuntzaren Gizartiatzea” izan du bere gai nagusia. Sendagileen Elkargokide Erakundeko Sendagile Lanbideko Foroak, 2018ko bileran, UNESCOri “Sendagile-Pazientearen Harremana” Gizateriaren Ondare Inmateriala izendatzea proposatu zion. “Pazientea Sistemaren ardatz” da Osakidetzaren hitzaldietan erabiltzen duten hotsandi-nahi gisako esaldia.

Guztiek, hain beharrezkoa dugun osasuna ahuldu zaion pertsonaren giza zatiaren balioaren garrantzia azpimarratu nahi dute. Horreri behar bezala aurre egiteko, oinarrizko antolakuntza egokia eta teknika-zientzia atalak ezin bestekoak dira. Baina Osasun Publikoan eragile biek aurrekonturako diru kopuruak eta bertako langileen lan-ezaugarriek lan hori baldintzatzen dute.

Medikuntzaren gizartiatzea aipatzen dugunean, pazienteak eta medikuak elkarrekin duten harrera dugu denok buruan, baina bada hor zerbait gehiago ere, Osasun Sistema beraren gizartiatzea eta Sendagile-Pazientearen kontsulta unea –pazientearentzat garrantzitsuena-, “Gizartiatze” hitzak duen balioa egoki erabili ahal izateko behar diren kalitate eta gozotasuna ezin bestekoak dira. Horretarako, sendagilearen harreman-era egokia eta enpatia derrigorrezko ezaugarriak dira.

“Gizartiatzea”, “Sendagile-Pazientearen Harremana” eta “Pazientearen gan bideratutako arreta” sortzen den unea, sendagileak pazientea bere aurrean duenean eskaintzen dion denbora tartean du eragina.

Zein da errealitatea?

Onenean, Lehen Arretan pazienteko 10 minutu, eta 5 bat espezializatuan.Hortik, sarrera-irteerako giza-lege agurrak, era desberdinetako lan-mozketak eta informatika sistemari derrigorrez (adostasun eta heziketarik gabe) eskaini behar diogun denbora, ezinbestean, horixe baita benetako “Sistemaren ardatza”, eta ez pazientea, aurrez aurre pazienterik ikusten ez dituztenen lana errazateagatik.

Sendagileak dituen 3-4 minutu eskasean, entzun, miaketa egin, baloratu, pazientearekin eta bere senitartekoekin aurrez aurre hitz egin, bere zalantzak argitu eta lan-kalitate eta giza-gozotasun osoa jarri behar ditu. Horri guztiari sendagile eta pazienteari kontsulta orduko egiturazko atzerapenak sortzen dien estresa gehituta.

Hori gutxi balitz, bientzat giza baldintza eskasean aritu beharrak, diagnosi larrietan, tratamenduetan, ebakuntzetan eta senitarteko eta pazientearen arteko inplikazioetan informazio egokia eman beharrak eskatzen duen ezinbesteko harreman eta enpatia gogoan izanda, ezinezkoa da “Gizartiatzea”, “Sendagile-Pazientearen Harremana” eta “Pazientea Sistemaren ardatz” kontzeptuetan gutxieneko ezaugarriak betetzea.

Osakidetzan arreta espezializatuen aurrez aurrekoak ez diren kontsultak gero eta sarriagoak dira. “Gizartiatzea”, “Sendagile-Paziente Harremana” eta “Pazientea Sistemaren ardatz” ezaugarriekin erabat alderantzizkoa da lanerako era hori.

Horiek horrela, Osasunerako Munduko Erakundeak (OMS) joan den 2019/09/17an (Pazienteen Segurtasunerako Mundu Mailako Eguna) zioenez, 138 milioi paziente kaltetuak izaten dira sendagileen akatsengatik, eta 2´6 milioi hiltzen dira urtero. Gure pazienteentzat 3-4 minutuko arreta izateak eta aurrez aurrekoak ez diren kontsultak ez al dira kopuru horien arazo-adierazle izango?

Euskadiko Sendagileen Sindikatuan errealitate horren aurrean sentikor gaude, bai giza aldetik eta baita sendagile multzoari lan fisiko eta hunkigarrian duen eragin ezkorragatik ere.

Penagarria da egoera hori normaltzat jotzea eta etsipenez hartzea. Baina bistakoa da egoera normala ez eta gainera hobetu daitekeena dela. Sendagileen Sindikatu eta medikuak izaki, gure enpresan sendagileek aurrez aurreko kontsultarako premiazko den denbora izateko hartu behar diren neurriak hartzea exijitzen dugu, “Sendagile-Paziente Harremana” ahalik eta onena izan dadin, bere gaixoaldia “Gizatiarragoa” egin eta “Pazientea Sistemaren ardatz” dela benetan guztiok sinets dezagun. Hortik kanpokoak edukirik gabeko berriketak eta hitz hutsalak dira. Egunero kontsulta pasatzen dugunok, eta paziente edo senide gisa “beste aldean” ere egon izan garenok badakigu zertaz ari garen.

 “Profesionalak dira Osasun Sistemaren arima, eta pazienteak ardatz nagusi”

Nekane Murga Eizagaetxebarria (Sendagilea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailburua)