Inicio » Laboral, Noticias 2020

Erretiro moldagarria, nahitako erretiroa

Enviado por en 1 marzo, 2000 – 9:57 AMSin comentarios

LANEKO ORDU BAKOITZA=KOTIZATUTAKO ORDUA

Euskadiko Sendagileen Sindikatua beti izanda erretiro moldagarria eta nahitakoaren aldekoa, 60 eta70 urte bitartean daudenentzat.

Zergatik?

Medikuntza lanak era askotako lan eta ordutegi ezberdin ditu. Batzuek goizez egiten dute lan, besteek arratsaldez, txanda desberdinetan ere bai, baita familia ordutegia adostu ezinezko eta norberaren osasunentzat kalterako diren guardietan ere.

Gehienek paziente eta beren familiakoekin harreman zuzena dute, horrek berekin dakarren ahultasunarekin; beste batzuek, nahiz eta harreman hain zuzenik izan ez, badakite beren erabakiek paziente eta senitartekoen artean zer nolako eragina duten.

Denek oinarri berbera dute: ERANTZUKIZUNA. Horrekin batera baita bere lan-bizitza osoan ETENGABEKO HEZIKETA ere. Horrek guztiak sendagile lanbidea gorputz eta adimenez asko ahultzen du. Ia 40 urteetan ahal den guztia eta gehiago egin izanak, 60 urterekin erretiro duina izateko eskubiderako balio izan behar liguke, horrela promozio berriei lanerako aukera emanaz.

Bestalde, esperientziak eta urteetan zehar egindako etengabeko heziketak ematen duen jakinduri ondarea ezin da hain profesional eskasia dagoen garaiotan alferrik galdu. Bere burua lanerako gai ikusten duenak, eta pazientearekiko segurtasun parametroak beteaz, gizartearen beharrak aintzat hartuta araudi baldintzak betetzeko gai denak, bere lan jarduera 70 urte bete arte jarraitzeko aukera behar luke, berak hala nahi izanez gero.

Sendagileen Sindikatuan 60-70 urte artean erretiroa hartu ahal izateak dituen alde onen eta txarren jakitun gera, baita aukera hori lortu ahal izateak dakartzan zailtasunak ere, 60 urtera aurreratu ahal izateak bereziki, aukera hori ez baitago Eusko Jaurlaritzaren edota Osakidetzaren esku. Hala eta guztiz, ukatu ezin dena da gure lanak suhiltzaileenak edo polizienak adina arrisku eta neke badituela, eta horiek eskubide hori badute. Horregatik, ESSk onarpen hori lortu arte ez du etsiko.

Era horretan ESS bat dator LANEKO ORDU BAKOITZA, Medikuntzako edozein esparruetan dela ere, KOTIZATUTAKO ORDUA izan dedin helburuarekin sortu den sinadura bilketa ekimenarekin. Ez abantailarik lortze arren, baizik eta azaldu ditugun arrazoiez gain horixe delako gaur egun legez eskatzen den kotizazio mugetara iristeko biderik azkarrena.

Horregatik guztiagatik, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak ekimenean parte hartzera eta ekimena zabaltzera bultzatzen zaituztegu: [ikusi]