Inicio » Euskera (Artículos)

Bizkaiko behin-behineko medikuen bilera

Enviado por en 8 agosto, 2000 – 7:47 AMSin comentarios

Joan den uztailaren 20an, Bizkaiko behin-behineko medikuen arteko lehen bilera egin zen Bilboko “Zirika” zentroan. Medikuen Sindikatuko bi ordezkari bertaratu ginen, behin-behinekoen talde horrek egunerokotasunean dituen kezkak eta arazo espezifikoak bertatik bertara ezagutzeko.

Planteatutako arazoen artean, sendagile gisa garrantzitsuena luzera begira dagoen gaitasunik eza da; hau da, lanpostu asko eta hilabeteak daramatzate postu horiek jabeak bete arte; baina aldi berean ordezkapen kontratu eskaintzaren bidez ere ez dira betetzen. Horrek esan nahi du behin-behineko langile horiek etengabe txandakatzen direla kupo desberdinetan, eta pazientearen erreferentziazko medikua behin eta berriz aldatzen dela. Halaber, lan-gainkarga eta ezegonkortasuna azpimarratu zituzten, baita zentroen eta ESIen arteko alde batetik besterako bukatu ezineko joan-etorriak ere. Egoera hori larriagotu egin da COVID-19aren garai hauetan gure kolektiboak lan egin behar duen berariazko baldintzengatik.

Bileran, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak lan talde horren kideek duten informaziorik eza egiaztatu ahal izan zuen, batik bat izendapen egonkor eta malguei, lehen mailako arretako autokontzertazioari eta baita gehiegizko orduengatiko irabaziaren diru kopuruagatik ere. Puntu horietako bakoitzaren gaur egungo egoera zehatzaren berri eman genuen, eta egunerokotasunean erabilera egokia izanez gero gaur egun baino egonkortasun eta diru aldetik ere hobari gehiago eskaintzen dutela ere adierazi genuen.

Bileran iragarri genuen moduan, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak Osakidetzako Zuzendaritzari jakinaraziko dizkio aipatutako irregulartasunak, eta berezik lanerako prozesuak antolatzeko garaian “luzarokotasuna” errespeta dadila eskatuko du.

Behin-behineko langilea bazara, etorkizunean egingo diren bileretan parte hartzera animatzen zaitugu, eta zalantzarik izanez gero Sindikatuarekin harremanetan jar zaitezke, bai gure egoitzetan eta bai gure ordezkariren batekin ere.