Inicio » Opinión

Asturiaseko printzesa saria badaukagu, eta orain zer?

Enviado por en 18 octubre, 2000 – 7:57 AMSin comentarios

Espainiako Asturiaseko printzesaren fundazioak joan den ekainaren 3an 2020ko konkordia saria COVID 19ren pandemian lehen lerroan aritu diren osasun profesionalei eman zien. Hona hemen arrazoiak, fundazioaren arabera:

«Birus karga handi eta oldarkorrari aurre eginez, euren baldintza gabeko dedikazioa, lanaldi luzeei aurre eginez, askotan, ekipamendu eta bitarteko egokirik gabe, sektoreko profesionalen erakundeen eta sindikatuen kexuek agerian ipini duten bezala,  hiritar adibidearen eta zerbitzu bokazioaren ariketa adierazten du. Osasun publikoaren eta gizarte osoaren ongizatearen aldeko sakrifizio pertsonalaren jarrera bikainarekin, joan den mendean gizateria suntsitu duen mundu mailako pandemia handienaren aurkako borrokaren sinbolo bihurtu dira.».

Sariek, une batez bada ere, fokuen argitan jartzen zaituzte, eszenatoki baten gainean. Hori, bere horretan, ona da. Baina, emailearen xedea zure lanaren kontura bere burua koroatzea bada, ez da hain ona, izan ere, zure loraldia eszenatokitik jaisteko eskaileraren beheko maila igarotzean amaitzen da, eta, aldi berean, gauzak lehengora egiten dute “glamourraren” beloak desagertzean.

Amaiera polita bi hilabeteko arratsaldetako txaloentzat. Amarru ederra “normaltasun zaharrera” itzultzeko eta sufrimendu eta aitortza guztiak kaxoi batean giltzapean sartu eta betirako ezkutatzeko.

Hemen, tamalez, Osakidetzaren zuzendaritza bera izan da sari horren merezidun egin gaituena. Izan ere, Covid 19 krisian ez da nabarmendu profesionalekiko arreta eta errespetuaren abangoardia izateagatik. Gu izan gara, langileok, gure erakunde sindikalen bitartez, ESS (SME) barne,  hain oinarrizkoak diren hainbat gai onar dezaten lortu dugunak. Besteak beste, musuko kirurgikoa erabiltzea gauza arrunta eta logikoa izatea, eta, ez, gizarte-alarma pizteko arrazoia; osasun langileak talde gisa onartzea sintomak daukatenei testak egiteko, PCR+ izanik lanera joatera ez behartzea, oporrak izateko eskubideari eutsi ahal izatea, geure burua babesteko neurriak hobetzea, osasun langile guztiei testak egitea, lan-baldintzak arautzen dituen akordioa ezartzea, MIR amaitu berriei egiten zaizkien mugarik gabeko lanak burutzeko kontratuak baztertzea… Guzti-guztiak sindikatuen lorpenak izan dira, batzuek ESS (SME)-renak bereziki, Osakidetzaren zuzendariek Asturiaseko Printzesa Sariaren merezidunekin izandako jarreren aurka.

 

 

Gure erakundeko goi-kargudunen kontrako borroka hau gure eguneroko lan klinikoa bete ondoren egin dugu, eta, borroka hori izan da, hain zuzen ere, sariaren merezidun egin gaituena. Horregatik, espero dugu sari horrek, emateko erabili den eszenatoki eta parafernaliak alde batera utzi eta harago joanez, Osakidetzaren Zuzendaritza bizkortzeko balioko duela, zeren eta Covid-19a agertu aurretik hau ez baitzen paradisu bat: Lehen Arretaren baldintzak okertzen ari ziren etengabe, lan-karga gero eta gehiago handitzen, anbulatorio eta ospitaleak saturatzen, Ikasketa Profesionala izozten, profesionalek alde egiten,  gardentasuna falta zen, hainbat hitzarmen ez ziren betetzen (kontratu egonkorra eta malgua, produktibitatea…).

Bizi izan dugun krisi larri honek zer pentsa eman du eta dagoeneko badira hainbat lurralde osasun sistema osoa goitik behera birplanteatzeko asmoa agertu dutenak. Krisiaren erdian maila guztietan bitartekoak gehitzea erabaki dute.

Osakidetzak aldaketa sakona behar du, sendagile guztiona den sindikatu honek               ESS (SME)k ahaleginak eta bi egingo ditu aldaketa horiek bide zuzenetik egin daitezen.

 

 

YA TENEMOS PREMIO PRINCESA DE ASTURIAS ¿Y AHORA QUÉ?

El pasado 3 de junio se hizo entrega del premio Princesa de Asturias de la Concordia 2020 a los sanitarios que han hecho frente a la Covid-19. Las razones, según la Fundación que los entrega:

«Expuestos a una alta y agresiva carga viral, su entrega incondicional, haciendo frente a largas jornadas de trabajo sin contar, en ocasiones, con el equipamiento y los medios materiales adecuados, según quejas de organizaciones profesionales y sindicales del sector, representa un ejercicio de vocación de servicio y de ejemplaridad ciudadana. Con un espíritu de sacrificio personal sobresaliente en favor de la salud pública y del bienestar del conjunto de la sociedad, se han convertido ya en un símbolo de la lucha contra la mayor pandemia global que ha asolado a la humanidad en el último siglo».

Si hay algo bueno que tiene un premio es que durante un ratito te pone bajo los focos, encima de un escenario; lo malo es que quien te lo entrega se pone una medalla a tu costa, cuyo brillo dura mucho más que el tuyo, ya que tu cuenta atrás para que todo siga igual que antes termina con el último escalón de tu bajada del escenario.

Bonito colofón para que los dos meses de aplausos vespertinos vuelvan a la “vieja normalidad”, para que todo el reconocimiento y sufrimiento queden bien cerrados bajo llave en un cajón.

Agradecemos a Aquí, lamentablemente, ha sido la dirección de Osakidetza quien también nos ha hecho merecedores de dicho premio. De hecho, durante la crisis de la Covid-19, no ha destacado por ser la vanguardia del cuidado y respeto de sus profesionales. Hemos sido las y los trabajadores, a través de las organizaciones sindicales, también el SME, quienes hemos conseguido que acepten cuestiones tan básicas como que no se considere lógico y no una alarma social llevar el hecho de portar una mascarilla quirúrgica o que se considere a los sanitarios como colectivo para hacer test a los sintomáticos, el no enviarnos a trabajar siendo PCR+, el mantener el derecho a las vacaciones, el mejorar nuestra protección, el hacer test a todos los sanitarios, la aplicación del Acuerdo de Condiciones de Trabajo o la retirada de contratos para actividades sin límites para los MIR recién terminados… Todos ellos han sido los logros sindicales, algunos exclusivos del SME, en contra de las iniciativas que Osakidetza ha tenido para con los receptores de este Premio Princesa de Asturias.

 

 

Esta lucha contracorriente contra nuestros propios superiores, además de nuestro trabajo clínico diario, nos ha hecho merecedores de este galardón, también a los sanitarios de Euskadi. Por ello, esperamos que este premio vaya más allá del escenario de su entrega y espolee a una la Dirección de Osakidetza, porque esto no era un paraíso antes de la crisis de la Covid-19: deterioro de la AP, sobrecarga laboral, saturación en tiempos pre-Covid-19, recortes no recosidos, una OPE en los tribunales, congelación de la Carrera Profesional, fuga de profesionales, falta de transparencia, incumplimientos de acuerdos diversos (contrato estable y flexible, productividad…).

En el panorama de crisis actual y que se nos avecina, ya hay países donde se va a replantear todo el sistema sanitario de arriba abajo o donde – a pesar de la crisis- se van aumentar los recursos sanitarios a todos los niveles.

Osakidetza tiene que cambiar, el sindicato de todos los facultativos -el SME- va a empujar para que sea en la buena dirección.