Inicio » Euskera (Artículos)

18/19 LEP: plaza gehiago fakultatiboentzat

Enviado por en 1 enero, 2010 – 12:00 AMSin comentarios

Osakidetzak jakinarazi digu 808 plaza emango dituela fakultatiboentzat (guztizkoaren %25). Horietatik, 321 Lehen Mailako Arretako medikuentzat izanen dira, defizit handiagoa baitute.

Osakidetzako Zuzendaritzarekin izan dugun negoziazio neketsuaren ondoren, 18/19 LEPan A1 taldearentzat (fakultatiboentzat) zuzendutako plaza-kopurua handitzea lortu dugu. Gaur, martxoaren 24ko mahai sektorialean, jakinarazi digute 808 plaza eskainiko direla A1 taldearentzat, hau da, plaza guztien %25 (3.233 plaza), eta, horietatik, 321 Lehen Mailako Arretako medikuentzat izango direla.

Osakidetzaren hasierako proposamena, 753 plazakoa baloratu ondoren (nahikoa ez zela iruditu baitzitzaigun, argi eta garbi), handitze hori lortzeak arrakasta handia dakarrela fakultatibo guztientzat iruditzen zaigu. Lehen Mailako Arretako Medikuen taldearentzat ere bada garaipena, egiturazko defizit handia baitu. Izan ere, urtebete baino gehiago daramagun pandemia honek agerian utzi du mediku gabezia eta ospitaleetako kolapsoa saihesteko mediku gehiago kontratatzeko dagoen premia.