Inicio » Euskera (Artículos)

Eta 5. Olatuaren Inpaktua Lehen Mailako Arretan?

Enviado por en 1 enero, 2010 – 11:43 AMSin comentarios

Surflari onenek bezala, beste olatu bat hartuko dugu SARS-CoV2-ren aparraren gainean, bai nahitaezko neurriak murrizteagatik, bai geratzen direnak eta erakundeek emandako gomendioak ez betetzeagatik. Lehen Mailako Arreta kolapsatua ageri-agerian duen, agertoki berri bat.

IMPACTO EN LA 5ª OLA EN LA ATENCIÓN PRIMARIAMundu guztiak dihardu lanean, dibertitzen eta lasai asko mugitzen, nahiz eta jarrera horrek eragin handia izan dezakeen osasunean. Urrunegi geratzen dira gure ordezkariek errepikatutako adierazpenak: “Zientzialariek adierazten dutena egingo dugu”. Orain ez da horiei buruz hitz egiten, eta are gutxiago haien gomendioei buruz. Eta, ezer ez egiteko aitzakia gisa, behin eta berriz botatzen digute esaldi biribil bat: “egungo 5. olatuak ez du eraginik osasun-sisteman”.

Egia da, 5. olatu honek gehien eragiten diela gazteei, mugikortasun eta elkarreragin sozial handiena duten gazteei,  datozen egunetan txertoa jasoko duten gazteei, alegia. Azken hilabete hauetan Euskadin pandemiak izan duen gorakadak orain arte baino paziente ingresatu gutxiago ekarri ditu, biztanleria-sektore horren arteko kutsadurek ez baitute ingresatze beharrik izaten. Hala ere, gaur egun, Lehen Mailako Arretaren kudeaketak asistentzia-presio handiagoa nozitzen ari da.

Gainera, oporretan gaudela esan behar dugu eta lankide asko merezitako atsedenaz gozatzen saiatzen dira, baina gainkarga berri horrek erabat konprometitzen du atseden hori, bai Lehen Mailako Arretan, bai ospitaleko zerbitzuetan.

Bien bitartean, gogoetarako datu bat: Familiako Medikuntza, BAMEen plaza aukereatzeko azken astera iritsi da, 2.338 plazetatik %81 esleitu gabe, azken egunean 744 plaza libre geratzen ziren eta Familiako Medikuentzat azken plaza librea 9.845 hurrenkera-zenbakia izan da. Zergatik ote da?