Inicio » Euskera (Artículos)

Euskadiko Sendagileen Sindikatua, SME: EZAGUT GAITZAZU

Enviado por en 1 enero, 2010 – 1:00 AMSin comentarios

Nor garen eta zertan dihardugun kontatu nahi dizugu gaur. Geure burua aurkeztu behar dugunon aurrean: fakultatibo sanitarioen aurrean, hain zuzen.

Sindicato Médico Euskadi SME ConócenosSME gara. Euskadiko Sendagileen Sindikatua. “Sindikatu” hitzak “pankartazko” sindikatu bat besterik ez garela iradoki dezake, baina gure egitatea bestelakoa da. Saihestu ideia okerrak. Real Academia Españolak (RAE) honela definitzen du “sindikatu” terminoa: “bere interesak defendatzeko eta sustatzeko langileen elkartea”. SME, zehazki, sendagileei begira sendagileek eginiko sindikatu profesionala da.

Sindikatu profesionala izatearen esanahia

Gure bazkideen gizarte- eta lan-interesak defendatzea esan nahi du. Enpresak baditu langileen aurrean bere interesak defendatzeko profesionalak. Horregatik, funtsezkoa da langileen interesak enpresaren aurrean defenditzeko talde bat egotea.

Sindikatu profesionalek honako ezaugarri hauek izaten dituzte:

1. Atxikipen politikorik ez izatea.

2. Pertsona-talde homogeneoz osatuta egotea, interes eta lan-baldintza berberekin.

3. Ohiko klase-sindikatuetatik bereizita egotea, kideen interes sozialekin, profesionalekin eta/edo lan-interesekin zerikusirik ez duten gaietan ez nahasteko.

4. Afiliatuen edo kideen kuotekin nagusiki eta ia bakarrik finantzatzea eta kopuru horiek beren jardueran sortutako gastuei aurre egiteko baino ez erabiltzea.

Batasunak indarra egiten du

Gaur egun, langileek, eurek bakarrik, nekez lortu ahal dute hobekuntzarik lan- eta ekonomia-baldintzetan. Edozein negoziazio kolektiboaren indarra hiru parametrotan oinarritzen da:

  • Kide kopurua.
  • Adostutako helburuak. Horiek erreferentzia iraunkorra izango dira, ez da desbideratu behar.
  • Osakidetzaren aurrean baliozko solaskide bat izatea. Horixe da, hain zuzen ere, Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren zeregina,

Sindicato Médico de Euskadi Conócenos EjecutivaSMEn, fakultatiboa eta haren inguruabarra inportanteak dira. Gutako bakoitzak bere ekarpena egiten du gure aldarrikapenak entzutera behartzeko indar eta ahalmen nahikoa duen talde bat eraikitzeko orduan. Guztion lana da.

2019ko uztailean berritu genuen zuzendaritza-batzordea , baina badira 40 urte hasi ginela. Hasieran, “mediku” esaten genion kidegoari, baina, gure siglak gora behera, gaur egun, beste sendagile batzuk ere hartzen ditugu (botikariak, psikologoak, biologoak, mikrobiologoak, etab.). Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren lema, “Zure botoak indarra ematen digu”, errealitatea da guretzat. Batasunak legitimatu egiten gaitu eta izugarrizko boterea ematen gure helburuak lortzeko.

6.000 fakultatibo baino gehiago gara Euskadin. Ezinbestekoa da gure aldarrikapenak entzutera behartzeko dagokigun ordezkaritza izatea, Osakidetzako langile guztien % 25 baikara.

Gure helburuak lortzeko tresnak

Euskadiko Sendagileen Sindikatukook, osasun-sistema publiko eta ondo hornitua proposatzen dugu, medikuntza era askean burutzeko aukerarekin bateragarria. Sendagileak haren ardatz nagusi eta funtsezko gisa duen zeregina onartzea nahi dugu.

Gure helburuak lortzeko, tresna hauek ditugu:

1. Ordezkari sindikalak. Sindikatuaren ordezkariak dira lantokietan, haiek dira lehenengo komunikazio- eta informazio-puntua. Zentrotako zuzendaritzarekin harremanetan daude, bertako kideak defendatzeko.

2. Aholkularitza juridikoa. Funtsezko bi eginkizun ditu:

–Sindikatuko kideei barne-aholkularitza ematea, enpresak edo gobernuak aurkezten dituen arau juridiko berriak aztertzeko eta, behar izanez gero, erantzuteko.

–Afiliatuen banakako prozesu juridikoak planteatzeko eta erakundearen defentsa juridikoa burutzeko.

3. Komunikazio Kabinetea. Sindikatuaren barne- eta kanpo-komunikazioaz arduratzen da, eta erakundearen mezuak eta iritziak lau haizetara zabaltzen ditu.

Gainera, sindikatu guztiek Gobernuaren erregistro batean izena emanda egon behar dute, eta legeak funtzionamendua demokratikoa izatea eskatzen du.