Inicio » Euskera (Artículos)

Hizkuntza-eskakizunak: 2021-2022 ikasturteko ikastaroetan izena emateko deialdia

Enviado por en 1 enero, 2010 – 12:00 AMSin comentarios

1-2-3-4 hizkuntza-eskakizunak.

2021-2022 ikasturtea. Deialdi nagusia (urrian eskolaratzeko)

Orain argitaratzen den deialdia 2021-2022 ikasturteko deialdi nagusia da eta osorik arautzen du. Deialdi honetan lanorduetan zein lanorduetatik kanpo egiteko ikastaroak eskaintzen dira. Autoikaskuntza ikastaroei dagokienez, hau da 2021-2022 ikasturterako deialdi bakarra.

Eskaerak aurkezteko epea:

Lanorduetako ikastaroak: 2021eko apirilaren 9tik 26ra

Lanorduetatik kanpoko ikastaroak: 2021eko apirilaren 9tik maiatzaren 26ra


Eskainitako ikastaroak / Eskabideak:

* 4. HE prestatzeko ikastaroa egin nahi dutenek eskabidean zehaztu beharko dute, «oharrak» atalean.

Halaber, egoitza-sistemaren barruko prestakuntzan adituak direnek beren eskabidean, “oharrak” atalean, zein osasun-zentrotan diharduten zehaztu beharko dute.

Lanorduetan

Intentsiboa, 5 ordu

Barnetegia

2 ordu egunean

Lanorduetatik kanpo

Presentziala

Autoikaskuntza on-line

Eskaera telematikoa egitea ezinezkoa denean, eskaera hau deskargatu, bete eta dagokion zerbitzu-erakundeko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko da.

Ebazpen osoa: [IKUSI]