Inicio » Euskera (Artículos)

UPV/EHUko Uda Ikastaroak: Izena emateko epea zabalik

Enviado por en 1 enero, 2010 – 10:33 AMSin comentarios

Ekaina eta Iraila artean “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XL.edizioaren barruan.

Osakidetzak diruz lagunduko du ziklo hori, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Gaiak zabalak eta askotarikoak izango dira, profesional sanitarioen prestakuntzari eta eguneratzeari begira, eta 17 ikastaro antolatuko dira.

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Osakidetzako profesionalek “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza zikloko edozein jardueratan parte hartu nahi izanez gero, % 75eko deskontua izango dute matrikularen zenbatekoan.

Deskontua izateko prestatu beharreko agiriak: Osakidetzako Txartel Profesional Elektronikoaren (TPE) kopia matrikula online egitean eransteko, edo TPErik ez baduzu, inprimaki hau inprimatu beharko duzu, zure zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzak zigilatu eta sina dezan. Dokumentu hori, bete ondoren, EPTaren kopiaren ordezkoa izango da.

EGITARAUA

MATRIKULA

Matrikula online egin ahalko da, UPV/EHUko Uda Ikastaroen webgunean: www.uik.eus, ikastaro bakoitzaren fitxan agertzen da matrikula egiteko esteka.

INFORMAZIO GEHIAGO

UPV/EHUko Uda Ikastaroen Idazkaritzan. Email bitartez:  uik@uik.eus     edo telefono bitartez: 943 219511