Inicio » Euskera (Artículos)

LEP 2016/2017: Hautagaien behin betiko zerrenda eta izendapena argitaratzea

Enviado por en 9 febrero, 2010 – 9:44 AMSin comentarios

2016-17 LEPko kategorietako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten Ebazpenak eta Langile finko izendatzeko (lanean hasteko) Ebazpenak argitaratzeari buruz, informazio hau jakinarazi nahi dugu:

2021eko otsailaren 8an, jarraian jasotako kategorien hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten Ebazpenak 2016-17 LEPko webgunean argitaratzea aurreikusten da:

  • FE GAIXOTASUN INFEKTSIOSOETAKO MEDIKUA
  • FAK. FARMAZIALARI TEKNIKARIA
  • LABORATEGIKO TE

Hautagaien behin betiko zerrenda eta esleipena jasotzen dituzten ebazpenen aurkako gorako errekurtsoa jartzeko epea 2021eko otsailaren 9tik 2021eko martxoaren 8ra artekoa da, bi egun horiek barne.


2021eko otsailaren 18ko EHAAn jarraian jasotako kategorietan langile finko izendatzeko Ebazpenak argitaratzea aurreikusten da:

  • FE GAIXOTASUN INFEKTSIOSOETAKO MEDIKUA
  • FAK. FARMAZIALARI TEKNIKARIA
  • LABORATEGIKO TE

Lanpostuaz jabetzeko epea 2021ko otsailaren 19tik martxoaren 18ra artekoa izango da.