Inicio » Euskera (Artículos)

2020/12/10eko Mahai Sektoriarari buruzko albisteak

Enviado por en 13 diciembre, 2010 – 7:07 AMSin comentarios

2020ko Abenduaren 10ean Mahai Sektorialaren beste bilera batera joan ginen. Dakizuenez, aurreko deialdian buruturiko bileran geundela, Osakidetzak bere kabuz, gurekin eztabaidatu gabe, eta, ondorioz, adostu gabeko erabakien berri eman zien komunikabideei prentsa-ohar baten bitartez. Jarrera hori, ohikoa izanik ere Osakidetzaren aldetik, guri errespetu falta itzela iruditu zitzaigun eta alde egitea erabaki genuen.

Hauek dira nabarmendu beharreko puntuak:

  1. Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren Lizentzia eta Baimenen ataleko 47. artikuluan (senideen gaixotasun larri, ospitalizazio edo heriotzagatiko lizentzia) txertatzea: Erditzea ospitalizaziotzat hartuko da.

  2. Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 1. fasea ezartzea:
    – Abenduaren 21ean EHAAn argitaratzea aurreikusten da.
    – Kategoriak pixkanaka sartuko dira. Lehen fase honetan familia-medikuei, batetik, Lehen Mailako Arretako (LMA) pediatrei eta erizainei, bestetik eta, azkenik, laborategiko teknikariei eskainiko zaizkie. Behin betiko kontratazioa 2021eko ekainean izango da, nahiz eta kontratazioa benetakoa edo “eraginkorra” oporraldia amaitu arte atzeratuko den.
  3. 2018/2019ko  eta 2020ko Lan Eskaintza Pubilko (LEP) plazak banatzeko proposamena:
    – Proposamenaren abiapuntu modura aurkeztu ziguten dokumentua sakon aztertuko dugu, egin beharreko izapideak egin aurretik.
    – Era berean, Osakidetzari galdetu genion noiz konponduko zituen epaitegietan ez dauden 2016/2017 LEPko espezialitateak eta jakinarazi ziguten berariazko profilak (azpi-espezialitateak) dituztenak ez direla 2021eko otsailaren bukaera arte argitaratuko.
  4. Lehen Mailako Arreta (LMA):
    – Administrari laguntzaileei %4ko osagarria ematearen gaineko proposamena: Euskadiko Sendagileen Sindikatua ez gaude horren aurka, alegia LMAko administrari laguntzaileen osagarriak eta kategoria bereko ospitalekoenak parekatzearen aurka, ez. Baina, arrazoi beragatik, hau da Osakidetzak erabaki hori justifikatzeko ematen dituen arrazoi berberengatik, ospitaleko sendagileei ere tratu bera ematea eskatzen dugu.- Egoerari buruzko txostena: egin ziguten planteamenduaren aurrean, Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren hainbat ekarpen aintzat hartu dituztela ikusten dugu:

– Betetzeko zailak diren lanpostuen definizioari eta lanpostu horientzako neurriei dagokienak.

– “Zerrendek aukera ematen duten guztietan” absentzien %100 estaltzea, hor dago oztopoa.

– Zeregin burokratikoak murrizteko plana.

Zuzendariordetza bat sortzeaz, LMA modernizatzeaz (ekografiak egiteko makinak, bizi-konstanteen dorreak…) eta profesionalak teknika horietan trebatzeaz ere hitz egin zen. Alegia, “Makineriaren hedapena”, non ez den aurreikusten arazoaren funtsezko zatia: giza baliabideen, gure kasuan, sendagileen falta. Hala jakinarazi genion Zuzendaritza Nagusiari.

5) Antolamendu-neurrien proposamena:

– Profesionalen erakunde arteko mugikortasuna, Asistentzia arloko Zuzendaritzak zehaztutakoa:
Gure ustez, pandemiaren egungo egoera dela eta, eta hirugarren bolada bat izateko arriskua begi bistan  daukagularik, Osakidetzak “kontingentzia-plan” bat izan behar du, herritarrei arreta egokia bermatzeko. Baina, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak azpimarratu zuen, neurri batzuk edo besteak hartzeko orduan, proposamen horrek hainbat larritasun-egoera kontuan hartu behar dituela.
Administrazioak gure ekarpenak kontuan hartu eta dokumentuan jasotzeko konpromisoa hartu zuen, behar diren aldaketak egin ondoren.

– Opor, moskoso eta kanosoak hartzeko abagunea 2021eko martxoaren 28ra arte zabaltzea. Guk, Sindikatu Mediko gisa, ekimen horri arrisku bat ikusten diogu, izan ere, erdi-mailako arduradun batzuek ekimen hori balia dezakete langileei Norberaren Eginkizunetarako (NE) lizentziak edota oporrak ukatzeko, antolamendu-neurriek hala eskatzen dutela eta. Horregatik, beti, profesionalaren borondateari lehentasuna ematea eskatu dugu.