Inicio » Euskera (Artículos)

EESk Osakidetzari eskatzen dio Covid-19ren aurkako txertoari buruz duen informazio zientifiko guztia langileen eskura jar dezala

Enviado por en 14 enero, 2011 – 10:00 AMSin comentarios

Osakidetzan dihardugunoi Covid-19ren aurkako txertoa jartzeko deituko digute laster

COVID19-Txertaketa kanpainaTxerto berri bat beti da albiste ona itxaropena ematen baitu guztion osasuna hobetzeko. Oro har, osasun arloko langileak garen aldetik, eta, bereziki, sendagileak garen aldetik, ongi asko dakigu gure erantzukizuna handia dela; bai, ez dugulako transmisio bidea izan, bai gizartearen aurrean adibide izateko.

Hala eta guztiz ere, eta oso azkar jarri direnez martxan, SARS-CoV-2ren aurkako txertoak, gure lankide askoren kezka logikoei ezin diegu entzungor egin.

Horregatik, izan daitezkeen zalantzak argitzeko eta, hartara, kolektiboaren artean txertatze-estaldura handiagoa izan dadin,  ESSk zera eskatzen dio Osakidetzari:

  • Gai horri buruz duen informazio zientifiko guztia langileen eskura jartzea.
  • Presiorik ez egotea, txertaketaren borondatezkotasuna errespetatzeko.
  • Txertoa hartu duten guztiei jarraipena egitea, bai albo-ondorioei dagokienez, bai immunitate-egoeraren aldizkako kontrolei dagokionez.
  • Albo-ondorioak agertzen badira, kolektibo profesional gisa txertatuko gaituztenez, albo-ondorio horiek lan istriputzat hartzea.
  • Herritarrei informazioa emateko kanpaina martxan jartzea, esanez txertoa jartzeak ez duela esan nahi Covid-19ren aurka gaur egun ezarri diren neurriak malgu daitezkeenik (musukoa, eskuetako garbitasuna eta distantzia soziala).