Inicio » Archivo por categoría

Artículos en Euskera (Artículos)

Osakidetzako Zuzendaritzak osasun-langileei txertoa otsailean jartzea aurreikusten du

14 enero, 2011 – 5:59 PM | Comentarios desactivados en Osakidetzako Zuzendaritzak osasun-langileei txertoa otsailean jartzea aurreikusten du

Ez da nahitaezkoa izanen eta txertoaren ezaugarriei eta izan ditzakeen albo-ondorioei buruzko informazioa emateko konpromisoa hartu du.
Osakidetzako Zuzendaritzak urtarrilaren 9ko Segurtasun eta Osasun Batzordean jakinarazi zigun osasun-langileen txertaketa-kanpaina otsailaren erdialdera hasiko dela. Hilabete eta erdian, gutxi gorabehera, 40.000 osasun-langileri txertoa jartzeko asmoa dute.

Osakidetzako Zuzendaritzak desengainatu egiten gaitu eta errespetu faltaz jokatzen du txertaketa-kanpainari buruzko informazioa ezkutatuz

14 enero, 2011 – 4:40 PM | Comentarios desactivados en Osakidetzako Zuzendaritzak desengainatu egiten gaitu eta errespetu faltaz jokatzen du txertaketa-kanpainari buruzko informazioa ezkutatuz

5 egun nahikoa izan ditu txertaketaren martxaz iritziz aldatzeko
Osasun arloko profesionalen arteko txertaketa kanpainaren hasiera albiste bikaina da guztiontzat. Euskadiko Sendagileen Sindikatukoak poztu egiten gara, baina erabat etsita gaude albistea ezagutu dugun moduagatik.

EESk Osakidetzari eskatzen dio Covid-19ren aurkako txertoari buruz duen informazio zientifiko guztia langileen eskura jar dezala

14 enero, 2011 – 10:00 AM | Comentarios desactivados en EESk Osakidetzari eskatzen dio Covid-19ren aurkako txertoari buruz duen informazio zientifiko guztia langileen eskura jar dezala
EESk Osakidetzari eskatzen dio Covid-19ren aurkako txertoari buruz duen informazio zientifiko guztia langileen eskura jar dezala

Osakidetzan dihardugunoi Covid-19ren aurkako txertoa jartzeko deituko digute laster
Txerto berri bat beti da albiste ona itxaropena ematen baitu guztion osasuna hobetzeko. Oro har, osasun arloko langileak garen aldetik, eta, bereziki, sendagileak garen aldetik, ongi asko dakigu gure erantzukizuna handia dela; bai, ez dugulako transmisio bidea izan, bai gizartearen aurrean adibide …

2020/12/10eko Mahai Sektoriarari buruzko albisteak

13 diciembre, 2010 – 7:07 AM | Comentarios desactivados en 2020/12/10eko Mahai Sektoriarari buruzko albisteak

2020ko Abenduaren 10ean Mahai Sektorialaren beste bilera batera joan ginen. Dakizuenez, aurreko deialdian buruturiko bileran geundela, Osakidetzak bere kabuz, gurekin eztabaidatu gabe, eta, ondorioz, adostu gabeko erabakien berri eman zien komunikabideei prentsa-ohar baten bitartez. Jarrera hori, ohikoa izanik ere Osakidetzaren aldetik, guri errespetu falta itzela iruditu zitzaigun eta alde egitea …

21/01/21eko Mahai Sektoriala

25 enero, 2010 – 10:09 AM | Comentarios desactivados en 21/01/21eko Mahai Sektoriala

Joan den ostegunean Osakidetzako Mahai Sektorialean izan ginen. Gai-zerrendan 4 puntu sartu ziren. Hona hemen puntuon laburpena:
1) 18/19 LEP. PLAZAK BANATZEKO PROPOSAMENA:
– A1 taldeko (fakultatiboak) plazei dagokienez, hasierako proposamena ez zaigu nahikoa iruditu. Hurrengo sektorialari begira xeheki aztertzeko dokumentazioa aurkeztu ziguten.

Osasun-langileei txertoa jartzeko kanpaina: NI LEHENENGO

23 enero, 2010 – 1:24 PM | Comentarios desactivados en Osasun-langileei txertoa jartzeko kanpaina: NI LEHENENGO
Osasun-langileei txertoa jartzeko kanpaina: NI LEHENENGO

Txertaketa kanpainan gertatzen ari diren egoera xelebreek ederki asko erakusten dute ez dagoela irizpide argirik zein langileri jarri txertoa lehenengo erabakitzeko orduan

Joan den astean hasi zen osasun-langileei txertoa jartzeko kanpaina. Egia esateko, kanpaina benetan kaotikoa izaten ari da. Aurreikuspen, antolaketa eta kontrol falta itzela nabaritzen dira.

Administrazioarekin egin dugun azken bileran, …

Hurrengo lekualdatze-lehiaketa irekiaren eta iraunkorraren ezaugarri berriak

23 enero, 2010 – 9:59 AM | Comentarios desactivados en Hurrengo lekualdatze-lehiaketa irekiaren eta iraunkorraren ezaugarri berriak

Mediku eta teknikarientzako bi epaimahai izango dira, zozketaz aukeratuak. Ospitaleko espezialitateei dagokiena ere 2021ean egingo da.
Joan den abenduaren 15eko Jarraipen Batzordean, 2020-21 Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko epaimahaien osaera eta ezaugarriak aztertu ditugu. Hona hemen puntu nagusiak:

Zazpi epaimahai eratuko dira, eta horietako bik eragingo digute: lehenbizikoa Lehen Mailako Arretako medikuentzat …

Bizkaiko behin-behineko medikuen bilera

8 agosto, 2000 – 7:47 AM | Comentarios desactivados en Bizkaiko behin-behineko medikuen bilera

Joan den uztailaren 20an, Bizkaiko behin-behineko medikuen arteko lehen bilera egin zen Bilboko “Zirika” zentroan. Medikuen Sindikatuko bi ordezkari bertaratu ginen, behin-behinekoen talde horrek egunerokotasunean dituen kezkak eta arazo espezifikoak bertatik bertara ezagutzeko.