Inicio » Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren pribatutasun-politika

Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren pribatutasun-politika

Euskadiko Sendagileen Sindikatua (aurrerantzean “SME”) da web gune honen titularra: https://www.sme.es (aurrerantzean “Website”). Helbidea: Autonomía, 1 – 1 D – 48012 – Bilbao eta IFK: G/48492441.

Erabiltzaileak web gunean ematen dituen datu pertsonal guztien babesa bermatzen dizu SME(EES)k, eta, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoa betez, hau jakinarazten dizu:

a) SME(EES)ari emandako datu pertsonal guztiak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz tratatuko dira, eta WEB ORRIAREN ERABILTZAILEAK fitxategian sartuko. Fitxategi hori Espainiako Estatuan sortu eta erregistratu da. SMEren ordezkaritzek Europan dauden datu-zentroetan gordetzen dituzte beren datuak. Datu horietara bakarrik sartzen dira sindikatuko langileak, bezeroari arreta emateko eta gorabeherak konpontzeko.

b) Eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko datu pertsonalak eman behar direnean, erabiltzaileek datu horien egiazkotasuna, zehaztasuna, eta indarraldia bermatuko dituzte. Informazioaren eta Komunikazioaren Sistemak datu horiei tratamendu automatizatua emanen die, haien izaera edo helburuaren arabera, Datuak Babesteko Politikaren atalean adierazitako moduan.

c) Datuak helburu hauekin biltzen dira: (i) kontsulten kudeaketa, azterketa eta ebazpena (ii) bitarteko elektronikoen bidez publizitatea eta merkataritza-prospekzioa bidaltzea, enpresari, haren jarduerei, produktuei eta zerbitzuei buruz, bai eta hainbat motatako dokumentazioari buruz eta (iii) PKko jardueren kudeaketari buruz.

d) Datu pertsonalak bildu eta tratatzerakoan, segurtasun-neurri egokiak hartu dira datu horiek galdu, baimenik gabe eskuratu edo manipulatu ez daitezen, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

e) SMEk konpromisoa hartzen du eskura duen informazio konfidentziala babesteko.

f) SMEk ez ditu inoiz erabiliko zuk eskura jartzen dizkizun datu pertsonalak dokumentu honetako atalean aipatzen ez diren hirugarrenei zerbitzuak emateko edo, hala badagokio, norberaren erabilera lortzeko.

g) Erabiltzaileak ziurtatzen du 14 urte baino gehiago dituela eta, beraz, bere datu pertsonalen tratamenduari dagokionez adostasuna emateko legezko gaitasuna duela, eta hori guztia, pribatutasun-politika honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

h) Erabiltzaileak noiznahi erabil ditzake bere datu pertsonaletara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak, bai eta adostasuna atzera botatzeko eskubidea ere, arestian aipatutako edozein helburutarako. Horretarako, SMEra gutun bat bidali behar du, behar bezala sinatuta, gure posta-helbidera. Gutun horretan, harremanetarako datuak argi eta garbi adierazi behar dira. Horrekin batera, NAN/IFZ edo nortasuna egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da.

i) Cookieak. SMEk beretzat gordetzen du “cookie” teknologia Web Gunean erabiltzeko eskubidea, ohiko erabiltzaile gisa onartzeko eta Web Gunearen erabilera pertsonalizatzeko, hizkuntza edo eduki desiratuenak edo berariazkoenak aurrez hautatuz. Web guneak edo haren izenean diharduen hirugarrenak erabiltzen dituen “cookieak” erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin baino ez dira lotzen, eta ez dituzte erabiltzailearen datu pertsonalak ematen. Cookieak web-zerbitzari baten bidez nabigatzaile batera bidalitako fitxategiak dira, erabiltzaileak web gunean egiten duen nabigazioa erregistratzeko, erabiltzaileak onartzen duenean. Era berean, “cookie”-ak ezabatu ahal izango dituzu, eta, horretarako, zure nabigatzailea erabiltzeko jarraibideak kontsultatu beharko dituzu. Cookiei esker, litekeena da SMEren webguneak Erabiltzaileak erabiltzen duen ordenagailuaren nabigatzailea ezagutzea, edukiak eskaintzeko eta Erabiltzaileak nabigazioari edo publizitateari buruz dituen lehentasunak eskaintzeko erabiltzaileen profil demografikoei, eta, orobat, trafikoaren bisitak eta parametroak neurtzeko, aurrerapena eta sarrera-kopurua kontrolatzeko.